Molotoff Irratia txosna 2003

AZALPENA

Molotoff Irratiko txosnak geroz eta oihartzun haundiagoa zuen inguruko herrietan baina baita Euskal Herriko herri askotan ere. Jendetza hurbiltzen zen irratiko txosnan dantza egin eta musika eskaintzarekin gozatzera. 
Ordurate nagusia zen txosna eredua (musika eskeintzari dagokionez, bereziki) aldatzen hasi zen eta irekiera bat nabaritzen hasi zen. Musika eredu bakar eta nahiko itxi batetik, estilo aberastasunerako ateak zabaltzen hasi ziren. Leku batzuetan ondo atera zen. Beste batzuetan, zoritxarrez, irekiera horrek komertzialki nagusi ziren erritmoetara paso eman zuen, jaietako musika egitarauak are gehiago mugatuz oraindik. 

Tira, Molotoff Irratiko lagunek argi genuen eta gure apustua sendoa zen. Bidean traba eta arazo asko izan genituen baina gure eskaintzarekin jarraitu genuen; musika estilo aniztasuna, kalitatea, musikaz soilik arduratzen ziren aditu/adiktoekin eta soinu kalitatea zainduaz (zuzeneko eskaintzarekin batera). 

2003ko Molotoffeko txosna egitaraua iragartzeko kartela. Egileak: Mikel Barreiro eta Aritz.


Hauxe 2003. urterako prestatu genuena. 

MOLOTOFF IRRATIKO TXOZNA 
SAN JOANAK 2003 PROGRAMAZIOA 


Azken urteotan bezala aurten ere Molotoff Irratiak / Hernaniko Ahotsak garrantzi berezia eman nahi dio txoznetako eskeintza musikalarari. Horretarako, gauero, dantza musika desberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu Euskal Herriko diska jartzaile eta musika adikto desberdinen eskutik. Hona hemen aurtengo egitaraua: 

EKAINAK 20, OSTIRALA 

01:00-06:00: SELEKTAH SOUND SYSTEM 

Ari-ren kontzertua amaitu bezain pronto Molotoff Irratiko txozna ondoko oholtzara joango gara Selektah Kolektiboko lagunen sound systemera. Zigor `DZ, Daddy Jeff, Molte MC, Raul `Black Jicko, Mikel MC, Aritz `Sound System eta lagunekin musika beltzaz gozatzera (Hip-Hop, Reggae, Funk, Jazz, Breakbeat, Disco, Brasil, Afrika...) 

Festa aurretik indarrak hartzen. Ezkerretik: Molte Mc, DZ, lagun bat, Kurando Roots Seeker, Aritz, Daddy Jeff eta Juan Kosmik/Kaltta sound.

 

EKAINAK 21, LARUNBATA 

Musika aukeraketa Musika estiloa 
KUZU Break-Funk-House 
DADDY JEFF Hip-Hop, funk 
MR. SNOID Techno-Breakbeat 
NERON Techno 
SIR Hip-Hop 
DZ Hip-Hop 


EKAINAK 22, IGANDEA 

Musika aukeraketa Musika estiloa 
DJ PREST International Karate drum&bass 
DJ BLUE EYE Break-funk-house 



EKAINAK 23, ASTELEHENA 

REGGAE SOUND SYSTEM 
ROOTSSEEKER (Japon) 

 

Kurando Shoji Roots Seeker. Reggae-aren sustraiak bilatzen etengabe :-)
 

ARITZ "SOUND SYSTEM" Ragga-funk-dub-breakbeat-house 

Mikel MC mikroan, Raul Black Jiko eta Kurando. Molotoffeko magia...

 

EKAINAK 24, ASTEARTEA 
Musika aukeraketa Musika estiloa 

MAKALA DJ Dub Zientzilari zoroa 
TXEESE Disco-funk 


EKAINAK 25, ASTEAZKENA 

Musika aukeraketa. Musika estiloa 
DJ TALO Etno-Tekno 


EKAINAK 26, OSTEGUNA 

PUNK KONTZERTUA: GERMEN eta AFONIA 
Ondoren: 
Selekt (techno) 
Rassklat (reggae-ragga) 


EKAINAK 27, OSTIRALA 

Musika aukeraketa Musika estiloa 
ARITZ "SOUND SYSTEM" Ragga-funk-disco-breakbeat-house beltza 
eta MUSIKA BELTZAREN SENDIA 


Giro berezia sortzen zen irratiko txosna gunean...

 

MILA ESKER IRRATIKO TXOSNARA ETORTZEN ZIÑETEN GUZTIOI ETA ONDO IZAN 

Ariren kontzertua Tilosetako kioskoan.

Herriko txosna batzordean ere parte hartzen genuen eta txosna guztiek bat eginda, egitaraua ere prestatzen genuen txosnen gunea eta jaien agenda aberastuaz. 


SAN JOAN 2003 
TXOZNA BATZORDEAREN FESTA EGITARAUA 


Ekainak 20, ostirala 

22:30- HIP-HOP kontzertua. Tilosetako kioskoan. 

Urbanosapiens 
ARIANNA PUELLO
 

Jendea bero bero...

Ekainak 21, larunbata 

MOZORRO GAUA. GAIA: AKELARREA
Lapur eta inkisidoreen aurka. 

Ekainak 22, igandea 

19:00 - MALABAR tailerra. Tilosetan. 
MAIMUR 

Ekainak 23, astelehena 

23:00 - REGGAE SOUND SYSTEM. Txoznetako oholtzan. 
ROOTS SEEKER (Japon) + abeslari gonbidatua. 

Black Jiko mikroan eta Roots Seeker ridimm-ak jartzen.


Ekainak 24, asteartea 

08:00 - GOSARI HERRIKOIA. Plaza Berri. 
18:00 - BASOKO TALOAK. Egunkariaren alde. Plaza Berri. 

Ekainak 25, asteazkena 

08:00 - GOSARI HERRIKOIA. Plaza Berri. 

Ekainak 27, ostirala 

00:30 - MUSIKA KALEJIRA 
ELEKTROTUNA taldea 

Antolatzailea: Hernaniko Txozna Batzordea tabernarien laguntzarekin